XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntza bakoitzak bere sistema fonologiko propioa duelako gertatzen da hori; eta sistima hau hizkuntza horretan dauden fonemen arteko erlazio eta aurkakotasunek definitzen dutelako.

Gaztelaniaz lanza zeinuak, besteak beste, eta soinuak onar ditzake; baina, [o] eta [c]ren arteko aurkakotasunik ez dagoenez, beti ere fonema bat berari egingo diote erreferentzia.

Kasu honetan /o/ fonemari (ortografian, z).

Euskaraz, ordea, /c/ eta /c/ren artean dagoen aurkakotasun garbiagatik (etsi eta etzi) sortzen dira bi fonemok.

Edo eta /s/ eta /s/ren artekoagatik (hesi eta hezi), beste bi.

Neutralizazioa

Baina gerta daiteke bi soinu zenbait inguramendu fonikotan bakarrik bereiztea, eta beste batzuetan ez.

Esan nahi baita [rr] biguna edo bakarra eta [r] anitza edo azkarra, esate baterako, bokalartean daudenean aurkakotasunean daudela, zori/zorri, sari/sarri baina silabaren azkenean, ez ardo/arto.

Neutralizazioa gertatzen dela diogunean, hortaz, zenbait lekugunetan bi fonemaren artean dagoen edo gerta litekeen aurkakotasun fonologikoa desegiten dela adierazten da.

Kasu horretan, aurkakotasunaren biotako elementu baten ezaugarri bereizleek beren balio fonologikoa galtzen dute, eta aurkakotasunaren elementu biek amankomunean dituzten ezaugarriek diraute bakarrik baliodun.

Aurkakotasuna dago m/n-ren artean (lama/lana; eme/ene) bokalarteko inguramendu foniko honetan; baina /p/ eta /b/ren aurrean m/n-ren arteko aurkakotasuna galdu neutralizatu egiten da, eta [m] ebakitzen da.

Hots, /m/ ezpainetakoa eta /n/ hortzobietakoa lekugune honetan ez dira diferentzia.

Oso/otso zeinuak s/ts-ren artean, eta bokalartean, dagoen aurkakotasunagatik bereizten dira; baina aurkakotasun hori neutralizatuta gelditzen da, adibidez, herskari ahoskabeen aurrean: hustu bai, baina ez dago hutstu-rik; Zarautz bai, baina ez Zarautzko, Zarauzko baizik.

Transkripzio fonetikoa

Hiztun konkretu baten eta mementu jakin bateko ahozko zuzenezko komunikazioan gertatzen diren soinu ezberdinen errepresentazio grafikoa da transkripzio fonetikoa.

Adibidez: hemen zegok/emenciok; ez duela nahi/estulanai.

Goiko bi esaldi hauek nola esan edo ahoskatzen diren horrexegatik kortxeteak adierazi nahi da.

Alofonoak jasotzea da kuestioa.